Atzo , Ostegun Gizena ospatuz eman genien hasiera Inauteri ospakizunei Haur Hezkuntzakoek. Gaur berriz, goizean-goizetik eskolako ikasle eta irakasleak murgildu gara festan. Herriko kaleak kolore, musika eta umore onez alaitu ditugu gure kalejirarekin eta emanaldia eskaini dugu herriko plazan.
Arratsaldean berriz, gurasoentzat eskaini dugu emanaldia eskolako frontoian, eta haiek txokolatea bizkotxoekin prestatu digute. Eskerrik asko gurasoei!!!
Beroketa lanak egin ditugu, gehiago nahi duenak herrian izango du aukera asteburuan. Ondo pasa eta parranda asko egin!!