INAUTERIAK ZARAGUETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Tolosako Inauteriak gaitzat hartuta festa koloretsua ospatu dugu Zaragueta Herri Eskolan.

Goizeko 10:00ak aldera HH eta LHko ikasle eta irakasleak giro ezin hobean Orioko plazaraino pasakailean hurbildu gara eta bertan HH eta LHko ikasleek emanaldia eskaini dute.

Arratsaldean berriz, eskolako frontoian eskaini dugu gurasoentzako emanaldia, eta ondoren,  txokolate beroa hartu dugu Guraso Elkartearen eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide