JASONE OSORO ZARAGUETA IKASTETXEAN

Ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzeko izan zen Jasone Osoro idazlea eskolan hitzaldia ematen.

 

Otsailaren 28an Idazleak Ikastetxeetan programari esker Jasone Osoro idazlea etorri zen Zaragueta ikastetxera. Helburua idazlea eta ikasleak aurrez aurre jarri eta gazteak euskal literaturara hurbiltzea izan zen. Hain zuzen, Jasone Osoro DBH 1eko eta 2ko ikasleekin elkartu zen, eta sormena eta irudimena lantzearen garrantziaz aritu zen hizketan. Gainera, Jara eta Ezekiel lanak eta haien sorkuntza prozesuak aipatu zituen eta, hala, idazleak ikasleen jakin-mina asebete zuen. Saioa aukera aparta izan zen irakurzaletasuna bultzatu eta gazteak idazleen lanbidera gerturatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide