GORA ZARAGUETAKO INAUTERIAK!!!

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko ots. 28a, 15:21

Inauteriei hasiera eman diegu Zaraguetako Haur Hezkuntzako  ikasle eta irakasleak.

Gaur goizean, Ostegun Gizenarekin, hasiera eman diegu Inauteriei Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak. Eguraldi ona aprobetxatuz, parkera jeitsi eta parrandan ibili gara. Arropak, txapelak, lepokoak... material desberdina eskura izan dugu bakoitzaren irudimena martxan jarri , eta norberak bere mozorroa osatzeko. Aurpegiak margotzeko ere aukera izan dugu, eta jolasean eta dantzan ibili gara. Primeran pasa dugu , eta bihar festarekin jarraitzeko asmoa dugu. Goizean goizetik Orioko kaleak kolore, musika eta dantzaz betetzeko asmoa dugu. Gora Zaraguetako Inauteriak!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide