Gurasoak irakasle

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Zaragueta Eskolako ikasleek Jon Salsamendirekin Arraunetxe ezagutu dute.

Aurreko ostiralean Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Orioko Arraun Elkartean bisitan izan ziren Jon Salsamendik, Mariaren aitak, gonbidatuta. Salsamendik oso ondo adierazi zituen oriotarron arraun zaletasuna nondik datorren eta Arraunetxeko gela guztiak erakutsi zizkien ikasleei. "Gehiena gustatu zitzaiguna entrenamenduak egiteko gimnasioa izan zen; baita, Oriok irabazitako bandera guztiak ikustea ere. Eskerrik asko Jon".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide