Goiz pasa ederra egin genuen ostegunean Haur Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek. Eskolatik irten eta paseotxo bat emanez liburutegira joan ginen. Bertan liburu eta ipuinekin gozatu ondoren, Goiko Kalera joan ginen Maria Maestrari Eliren eskusoinuaren laguntzarekin "Bertso txiki bat" eta "Balearen bertsoak" abestera.
Ondoren, azokan fruta erosi eta parkean hamaiketakoa egin genuen. Jolasean ibili, eta eskolara bueltatu ginen kontu kontari. Pixka bat nekatu ginen, baina bazkariarekin indarberritu, eta arratsaldean mamia egiten ibili ginen. Goxo-goxoa atera zitzaigun, eta ostiralean, hamaiketakoan jan genuen.
Eskerrik asko liburutegi eta kultur-etxeko arduradunei urtero liburutegira joan ahal izatea posible egiten dutelako. Muxu bana Zaraguetatik.