Zaraguetako Haur Hezkuntzako haurrak albistearen proiektuarekin gabiltza, eta gure aldizkaria egiten ari gara. Aspaldiko partez gaur eguraldi onarekin esnatu garenez, argazki kamerak hartu eta hondartzara hurbildu gara olatu handiei argazkiak ateratzera. Argazkiak atera ditugu, azken egunetan itsasoak hondartzan utzi dituen adar eta zakarrak ikusi ditugu, haizeak Orioko baleari isatsa nola puskatu dion ere bai.... Nahiko material jaso dugu. Orain, jasotako informazioarekin, Zaraguetako kazetariok gure aldizkarirako albistea osatuko dugu.