DUDIK ETA GABE, ZARAGUETA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2019ko urt. 18a, 13:39

Zaragueta herri eskolak 2019-2020 ikasturteko matrikulazio kanpaina hasi du, " dudik eta gabe, Zaragueta" lelopean.

Urtero bezala, ohartzerako etorri zaigu matrikulazio kanpaina martxan jartzeko garaia. Rosa Velez zuzendariak esan moduan, aurten aukeratutako leloa "dudik eta gabe, Zaragueta" da. Honekin adierazi nahi duguna da , Orio herriak duen eskola publikoa Zaragueta dela, kalitatezko eskola dela eta zalantzarik gabe hori aldarrikatzen dugula.
Matrikulazio epea urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango dugu zabalilk. Aurretik, urtarrilak 24an, ostegunarekin, bilera informatiboa egingo dugu eskolan bertan 18:00etan. Saioa elebiduna izango da. Larunbat horretan, urtarrilak 26, eskolako ateak zaballik izango ditugu 10:00ak eta 12:00ak artean, ikastetxea bertatik bertara ezagutu nahi duen ororentzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide