Aurreko egunetan danborrada prestatzen ibili dira Zaraguetako Haur Hezkuntzako haur eta irakasleak. Eskolatik azaldu dutenez, ederki pasa dute txapelak egiten, abestiak ikasten eta entseguetan. Eta azkenean iritsi da ikasitakoa gainontzeko ikasleei eta irakasleei erakusteko eguna.
"Gaur 10:30ean hasi gara Donostiako martxaren doinu eta danbor-hotsekin eskolako bazterrak alaitzen. Danborra oso ondo jo dugula esan digute, eta primeran pasa dugu gainera. Gaurkoarekin nahikoa izan ez duenak, Donostian eta Azpeitian izango du parrandarekin jarraitzeko aukera".