Oso urduri etorri gara gaur goizean eskolara . Izan ere, bagenekien gaur Olentzero etorriko zitzaigula bixitan. 9:30tatik aurrera lehiotik begira jarri gara ea Olentzero noiz ikusten genuen. Eta halako batean han azaldu zaigu San Juan Elizako aldapan behera besoak eta bastoia astinduz, gu agurtuz. A zer emozioa, nolako irrintzi eta algarak atera ditugun!!
Gero, eskolako bideogela jeitsi gara, eta berehala azaldu zaigu Olentzero ate joka, beti bezain jator eta alai. Gabonetako abestiak kantatu dizkiogu, eta berak, hondar-zulorako jostailuak oparitu dizkigu.
Astelehenean Orioko plazan berriz elkar ikustekotan geratu gara. Eskerrik asko Olentzero, eta astelehenerarte!!!!