2019 ZARAGUETAKO EGUTEGIA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2018ko abe. 20a, 15:36

Zaragueta Herri eskola Orioko curriculuma lantzen: 2019 egutegia

Aurten ere, 4. DBHko ikasleek, azken urte hauetan bezala, egutegi zoragarria egin dute Orioko Curriculuma ardatz hartuta. Bertan, argazki zaharren bitartez, Orioko gertaera esanguratsuenak ezagutzeko aukera izango dugu hilabetez hilabete.
Egutegia, 6 euroren truke, Orioko komertzio askotan erosteko aukera izango duzue: Aterpen, goxokin, Goizekon, Gozategi frutadendan, Haize Berrin, Itziar kirolaken, Iturain estankoan, Kaiua tabernan, Kolon Txikin, Kutixin, Itsasargin, Niko tabernan, paradako Ogi Berrin, plazako Ogi Berrin, Sayaleron, Ttipi Ttapan eta Uranga burdindendan.

Lortutako dirua ikasketa bidaiarako erabiliko dute.

Zorionak!! Lan bikaina egin duzue!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide