ZARAGUETAKO TXIKIAK KANTUAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2018ko abe. 19a, 17:40

GAUR GOIZEAN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK HAURRESKOLAN ETA EGUNEKO-ZENTROAN IZAN GARA GABONETAKO ABESTIAK KANTATZEN.

Urtero egin ohi dugun bezala, aurten ere Haurreskolan eta Eguneko Zentroan izan gara Zaraguetako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Gabonetako kantak abesten. 

Harrera ona egin digute herriko txikiek Haurreskolan.Adi-adi entzun dituzte gure kantak, inor ez da beldurtu, eta bukatutakoan gogoz txalotu gaituzte.

Ondoren, hamaiketakoa egin dugu indarberritzeko eta Eguneko Zentrora abiatu gara. Herriko aiton-amonek ere gustura hartu dute gure bisita. Poz-pozik entzun dituzte gure kantak , gurekin abestera ere animatu dira, eta bukaeran Ramon Maria Olidenek oso abesti eta bertso polittak irakatsi dizkigu. 

Eskerrik asko danoi, bereziki Ramon Mariri.

Ondo pasa festak!! , Urte Berri On!!, eta muxuak Zaraguetatik. Datorren urtean berriz!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide