Zaraguetako festa handia

Zaraguetako Festa Handia ospatu genuen pasa den abenduaren 5ean

Azken asteetan "festak" proiektuaren aitzakian lan eta lan ibili ondoren, Zaraguetako Festa Handia ospatu dugu gaurkoan Haur Hezkuntzakoek.
Txupinazoarekin eman diogu hasiera festari. Ondoren, oilaskobiltzean ibili gara. Hamaiketakoarekin indarberritu ,eta jolasak egin ditugu. Herri bazkaria ere izan dugu; eta festa bukatzeko , antzerkia eskaini digute 2. mailakoek eta guk egindako buruhandi ,eta Tartalo eta Sorgina erraldoiekin kalejiran ibili gara. 
Guk berotze- lanak eginak ditugu. Prest gaude San Nikolasetaz gozatzeko. Gora San Nikolasak!!! Eta gora  Zaraguetako Festa Handia!!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide