LHko geletan “Tratu onak eta tratu ez hain onak” lelopean eskolako egunerokotasunean gertatzen diren egoerak sailkatu dituzte. DBHko ikasleak berriz, astean zehar gaiaren inguruan hausnartzen ibili ondoren, ikasitakoarekin eta ateratako ondorioekin azalpenak ematen ibili dira LHko ikasleei.
Bestalde, HHko ikasleek margotutako puntu more handi bat ere jarri dute eskolako atarian. Gero, gela bakoitzean idatzitako esaldi eta marrazkiekin apaindu dutena. Bukatzeko, eskolako frontoian elkartu dira, LH5 eta LH6ko ikasleek eskaini duten zinta-dantzaz gozatzeko. “TRATU ONA, GUZTIONA”, da gure aldarrikapenaren leloa. "Hala bedi. Berdintasunean hezi eta hazitako pertsonen eskutik ,emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko mundua eraiki dezagun!!!"