GORA SAN MARTINAK!!!

Urteroko usadioa jarraituz, San Martinak ospatu ditugu gaur Orioko Zaragueta Herri Eskolan. Eli eta Aneren eskusoinuen laguntzarekin kantu-saio batekin eman diogu hasiera ospakizunari. Gero , gauden sasoiari dagokion bezala, gaztaina erreak jan ditugu frontoian.Eskerrik asko Luis Mari eta gurasoei gaztainak erre eta banatzeagatik!!!! Bukatzeko, buruhandiekin korrika saio batzuk egin ditugu. Motorrak berotzen jarri ditugu,orain festan jarraitu nahi duenak, Ortzaikan du aukera. Ondo pasa San Martinak!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide