ZARAGUETA IKASTETXEKOAK ARANTZAZUN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2018ko urr. 30a, 09:57

Joan den urriaren 25etik 26ra bitartean Orioko Zaragueta Ikastetxeko LH3 eta LH4ko ikasleak Arantzazuko (Gipuzkoa) inguruetan ibili ginen. Lehenik, Urbia ingurutik zeharkaldi polita egin ondoren, aterpera hurbildu, askaldu eta joko batzuk egin genituen. Gauean gaubelan gogotsu parte hartu genuen eta ostiralean bertako begiraleekin mendiko orientazioaz jantzi ginen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide