Goiz osoa ekitaldiz horniturik egon da ikastetxea eta DBHkoek antolatu dituzte hainbat ekitaldi: jokoak, Patio bakarra 11 aukera leloa idatzi eta argazki erraldoia atera… Bestalde, zuzendaritzakoek azken agur gisara taldeko argazkia oparitu diete eta gainontzeko ikasle guziek hiru bertso abestu dizkiete.
Une hunkigarriak bizi izan dira benetan.