Ikasleek beraien gurasoen aurrean dantzak eta abestiak aurkeztu zituzten. Giro ezin hobean gauzatu ziren ekitaldi guziak. Ondoren, Herri Bazkaria eta haurrentzako puzgarriak eta jolasak egon ziren. Beste urtebetez, Herri Eskolan sinesten duten guraso, irakasle eta herritarrak bildu ziren.