ZARAGUETA IKASTETXEKO LH1 ETA LH2 DONOSTIAKO UNTZI MUSEOAN
Martxoaren 23an Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasleak Donostiako Untzi Museoan egon ziren. Bertan zegoen “Balearen arrantzaren nondik norakoak“ erakusketa ikusi, ikasi eta itsasoarekin zerikusia duten tresnak arakatu zituzten. Eguna aprobetxatuaz, hirian etxetik emandako otordua bazkaldu zuten. Opor aurreko ekintza ezin hobea burutu zuten haurrek irakasleen laguntzaz.