Otsailaren 15ean Orioko Zaragueta Herri Eskolan Imanol Epelde egon zen. Ikastetxearen 40.urteurrenearen harira DBHko lau talderi raparen inguruan ariketa batzuk jarri zizkien. Talde bakoitzak gai baten inguruan abesti bat moldatu , grabatu eta gerora bideoklip bat argitaratzeko aukera eman zuen bi orduko saioak. Oso gustura irten ziren ikasleak etekin handia atera zutelako.