ZARAGUETA HERRI ESKOLAKOAK INAUTERI KALEJIRAN

ZARAGUETAKOAK INAUTERI KALEJIRAN

INAUTERIAK ZARAGUETA HERRI ESKOLAN

 

 

Euskal Herriko Inauteriak gaitzat hartuta festa koloretsua ospatu dugu Zaragueta Herri Eskolan. HH2-3 urtekoak Galtzagorriak, HH4-5 urtekoak Luzaideko Bolantak, LH1 eta 2 Txatxoak, LH 3 eta 4 Lamiak, eta LH5 eta 6 Zuberoako Zamaltzainak.

 

Goizean 10:30etatik 12:00etara bitartean Oriotik barna ibili dira ikasleak eta irakasleak. Giro ezin hobean, zazpi jausi dantzatuaz eta kalejiran murgilduaz.

 

Arratsaldeko hiruretan, berriz eskaini dugu emanaldia gurasoentzat, eta ondoren, txokolate beroa hartu dugu Guraso Elkartearen eskutik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide