Zaragueta Herri Eskolako 40. urteurreneko ospakizunekin jarraituko dugu. Oraingoan elkarrizketa interesgarri baten berri eman eta bertara gonbidatu nahi zaituztegu.
Lore Erriondo elkarrizketatuko du Ruben Iglesiasek.
Lore Erriondo Korostola, batetik, Hezkuntzan Doktorea da, bestetik, EHU-ko titulazioen koordinazioan eta hobekuntzan Dekanordea eta besteak beste, baita Hik Hasiko kidea ere.
Ruben Iglesias San Sebastian irakaslea da eta, egun, gure eskolako guraso.
XXI.mendeko Euskal Eskolaren erronken inguruan arituko dira
Orioko Salatxo aretoan
Otsailaren 8an, osteguna, 18:00etan.
Egin den lanari balorea emango diote eta aldi berean etorkizunari begira jartzeko unea dela eta euskal eskolak dituen erronkei begirada emango die.
40 urte hauetan D ereduak hizkuntzaren normalkuntza ekarri du eta, urrats berriak irudikatzen hasteko garaian al gaude?
Euskal Hezkuntzaren normalizazioa irudikatzen hasiko al gara.
Anima zaitezte!