ORIOKO ZARAGUETA IKASTETXEAN EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna bazen ere, Zaragueta Ikastetxean astelehenarekin ospatu da eguna.

ORIOKO ZARAGUETA IKASTETXEAN EUSKARAREN EGUNA

 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna bazen ere, Zaragueta Ikastetxean astelehenarekin ospatu da eguna. Goizean ikasleek beraien argazki txiki bat 40 zenbakiaren barnean txertatzen joan dira horma-irudi  handi bat osatu arte. (Aurten 40 urte da euskarazko irakaskuntzan ari dela). Ondoren, ikastetxe guziko 295 ikasleak eta irakasleak kantuan aritu dira. Goiza amaitzeko aldiz, LHko ikasleek LH3 eta LH4ko ikasle talde batek eginiko esketx batzuk eskaini dituzte. Egunari bukaera emateko berriz, HHko ikasle eta guraso talde bat IKE jolasetan aritu dira hizkuntza lantzeko. Beste ikasleak aldiz, beraien geletan pelikula ikusten aritu dira.

Esan behar, euskarak ez duela egun bat soilik, urteko beste 364 egunak ere hor daudela mintzamenari astindua emateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide