ZARAGUETAKOAK ZERAINEN EGONALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko aza. 13a, 10:50

 

 

Azaroaren 8tik 10era bitartean Orioko Zaragueta Ikastetxeko LH3 eta LH4ko ikasleek egonaldia burutu zuten Zerain (Gipuzkoa) herrian. Hiru egun hauetan hainbat ekintza burutu zituzten euria lagun zutelarik: lehenik, burdin meategiak arakatu zituzten, ondoren ordu t´erdiz oinez herrira hurbildu ziren. Bigarren egunean, taloak nola egiten diren ikasi, euskal boloetan jokatzen ikasi eta arratsaldean argizariekin kandelak egin. Azken egunean aldiz, herrian duela 300 urte zuten kartzela ikusi eta museo etnologikoa ikusi.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide