Azaroaren 3an Orioko Zaragueta Ikastetxeko LH1 eta LH2ko ikasleak Zarauzko suhiltzaileen eraikinetan egon ziren. Oinez irten ziren ikastetxetik eta Zarauzko kanpinetik barrena iritsi beharreko lekura iritsi ziren. Bertan, oinarrizko lanak nolakoak izaten diren esplikatu zieten ikasleei. Suhiltzaileek emandako aholkuak gogoz barneratu zituzten baita ariketa batzuk egin ere. Bukatzeko, etxetik emandako ogitartekoa bazkaldu eta autobusez etxeratu ziren.