IGERILEKURA TXIRRINGAZ

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko urr. 10a, 12:37

TXIRRINGAZ IGERIKETARA

Irailak 18tik hasita Orioko Zaragueta Herri Eskolako LH2 eta LH3ko ikasleak igerilekura joaten dira txirringaz. Hiru irakasleren gidaritzapean bere kasko, eta txaleko distiratsua agerian dutelarik, 48 ikasle abiatzen dira 11:00etan.
Kiroldegian begiraleen gidaritzapean igeriketako hastapen ikastaroa jasotzen dute. 12:45ak aldera iristen dira ikastetxera. Honela, igeriketaz gain, bide hezkuntzako arauak ere lantzen dituzte. Beraz, ordu berean bi ikasgaiz jabetzen dira ikasleak. Irakasleak aldiz, gidaritza eta mekaniko lanak burutzen dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide