Kaixo:
Gaur irailak 22, ostirala, Orioko Zaragueta Ikastetxeak irakaskuntza euskaraz ematen 40urte hasi zela ospatu du. Gazteleraz ematetik euskaraz ematerainoko jauzia eman zueneko goraipamena egin da. Hau dena gauzatu ahal izateko inpikatu ziren guraso, udaleko ordezkari, zuzendari, irakasle, Hezkuntza saileko ordezkari eta hainbat herritar hurbildu da ikastetxeko ospakizunetara. Bertan, gaur egun zuzendari den Rosa Velezek hitza harturik ongietorria eman die hurbidutakoei eta ikasleek egun honetarako prestatuta zeuden koplak abestu dituzte. Bukaeran zizka-mizka, logo berriaren inaugurazioa eta lan eskerga egin dutenei aurreskua dantzatu diete ikasleek.