IKASTURTE BERRIA HASI DUGU ZARAGUETAN!!!

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Udako oporretan indarberritu ondoren, atzo eman zioten hasiera eskolako D.B.H..ko ikasleek ikasturte berriari. Lehen Hezkuntzakoak eta Haur Hezkuntzako 3 , 4 eta 5 urtekoak berriz, gaur bueltatu dira lagunak ikusi eta gela eta irakasle berriak ezagutzeko irrikitan. Goizeko hamaikak aldera frontoian elkartu gara ikastetxeko irakasle eta ikasle berriei ongi-etorria emateko eta ikasturteko lehen kantu-saioa ospatzeko. Eskolako gaztetxoenek, bi urteko ikasleek alegia, astelehenean emango diote hasiera ikasturteari. Ea ikasturte berriak zenbat bizipen eta abentura dakarkizkigun!!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide