DBH 4

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko eka. 22a, 13:24

Duela lau urte ilusio handiz martxan jarri genuen proiektu berria Zaraguetan hezkuntza proiektua 16 urtera arte luzatuz. Denon artean lan eginaz lortu dugu arrakasta eta konturatzerako iritsi da ikasturteko azken eguna eta , hara non, DBH amaitu duten lehen ikasleak.

Datorren ikasturtetik aurrera bakoitzak bere ibilbidea abiatuko du. Ikastetxeko haur, gazte eta irakasleok agurrerako prestaturiko bertsoak abestuz ospatu genuen.

ZORIONAK ETA ZORTE ON !!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide