ESKOLAKO FESTA

Bihar, ekainak 3, Zaragueta Herri eskolan ikasturte bukaerako festa ospatuko dugu. Festari hasiera emateko, goizeko 10:30etan hamaiketako internazionala egiteko aukera izango dugu. 11:00etan Esperientzia Eskolakoei diplomak banatuko zaizkie, eta ondoren Ikasleen emanaldia ospatuko da. Eskolako jangelan bazkaria egongo da, eta ondoren tailerrak, puzgarriak eta jolasekin ez da aspertzeko betarik izango. Festari amaiera emateko, guraso eta ikasleen arteko futbol partidua jokatuko da. Animatu eta hurbildu Zaraguetara, ondo pasatzeko aukera izango dugu eta!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide