BIZIZ BIZI BIZIKLETAZ

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko mai. 26a, 14:15

Urtero moduan, aste honetan ospatu dugu bizikleta astea "Biziz bizi bizikletaz" lelopean. Herritik eskolara eta eskolatik herrira joan-etorriak bizikletaz egin ditugu aste guztian, eskolako ikasleengan bizikletaren erabilera indartuz eta, eskolako proiektuekin bat eginaz.

Asteari bukaera emateko bhiar bizikleta eguna ospatuko dugu. Horretarako, goizeko 11:00etan Zaraguetataik abiatuta txangoa egingo dugu Orion barrena. Zaraguetako ikasleei gonbidapena luzatzen dizuegu.

ZATOZTE BIZI-BIZI GUREKIN BIZIKLETAZ!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide