ZARAGUETAKO TXIKIAK EGUNEKO ZENTROAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2017ko mai. 12a, 14:29

Igande honetan Balearen Eguna da, eta urtero bezala, oriotarrontzat hain maiteak diren balearen bertsoak ikasten ibili gara. Horregatik, ostiral goiza aprobetxatuz. Zaraguetako Haur Hezkuntzako ikasleak Orioko adinekoei bi abesti kantatzera joan gara Eguneko Zentrora. Honekin batera, ikasturtean zehar ikasi dugun "bertso txiki bat" kanta ere eskaini diegu. Bertso hau Marimaestrak aspaldi herriko haurrei irakasten ziena da. Eta bukatzeko, beste bat eskatzen ari zirenez "txiki-txikia"rekin amaitu dugu.

Beti eskaintzen dizkiguten begirada goxo eta harrea onagatik, hurrengo batean bueltatzekotan geratu gara

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide