20. KORRIKA TXIKIA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Orioko gazteak KORRIKA TXIKIAn parte hartu zuten apirilaren 4an

Apirilaren 4ean, KORRIKA TXIKIAn parte hartu genuen Zaraguetako eta Ikastolako ikasle eta irakasleek. DBHkoek, lekukoa hartuta, eman zioten hasiera hondartzan eta, bidean, mailaz maila, toki desberdinetan kokatuta zeuden ikasle eta irakasleekin elkartuz herriko plazaraino iritsi ginen kolorez eta ilusioz betatako taldean. Han denok batera, mezua eta hainbat bertso hunkigarri entzun ondoren, giro ederrean, ekitaldia bukatutzat jo genuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide