Atzo, apirilak 2, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemuga izan zenez "Haur eta Liburuaren nazioarteko Eguna" ospatu zen. Egun hau aitzakitzat hartuta, ekintza berezi bat burutu dugu gaur goizean Zaragueta Herri Eskolan. LH4 mailatik gorako ikasleak ipuin kontalariak izan dira; eskolako toki bat aukeratu, eta ipuinak prestatu dituzte egokitu zaien ikasleei kontatzeko. LH 3. mailatik beherakoei berriz, gaurkoan entzuleak izatea egokitu zaie. Bai entzuleak, eta baita kontalariek ere, oso gustura parte hartu dute. Eguraldia lagun, eskolako bazter guztiak bikote harrigarriz beteta ikusteko aukera izan dugu.