ZARAGUETA HERRI ESKOLAKO IKASLE ETA GURASOEN EMANALDIA

Joan den ostiralean jaialdi ederra eskaini ziguten Zaragueta Herri eskolako ikasle eta gurasoek. Imanol Urbietari omenaldia eginez bere hainbat abestirekin gozatzeko aukera izan genuen; "Mac Mikel", "Txiki txikia", "Astoa ajaja" eta "Ran roberra" bezalako abesti ezagunekin txunditu gintuzten etxeko txikienek eta baita haien gurasoek ere, Ondoren, LHkoen dantzak eta abestiak entzun ostean, "Behin betiko" abesti ezagunarekin amaitu genuen saioa. Zein ederki  pasa genuen!!

Mila esker antolatzen lagundu zeniguten guztioi!!

      MILA ESKER IMANOL URBIETA!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide