HAURRESKOLA ETA EGUNEKO ZENTROAN KANTARI

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko abe. 23a, 16:24

Gabonetako giroa berotzen  hasteko, Haurreskola eta Eguneko Zentroan izan ginen astelehenean  Zaragueta Herri Eskolako haur hezkuntzakoak Gabonetako abestiak kantatzen. Pozik hartu gintuzten herriko txikiek, eta Eguneko Zentroko aiton-amonen bat edo beste ere gurekin abestera animatu zen. Guk ere oso ondo pasa genuen, eta beste batean bueltatzeko gogoarekin geratu ginen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide