ZARAGUETAKO FESTA HANDIA

San Nikolasetarako prestatzen ibili gara azken asteetan Zaragueta eskolan. Festaren proiektuan murgilduta ibili ondoren, gaur Zaraguetako Festa Handia ospatzen ari gara Haur Hezkuntzakoak. Goizean 9:00etan pregoia eta txupinazoa izan ditugu. Ondoren, jolasean (lokotx-biltzen, sokatiran, moto-karreran...) ibili gara, eta txokolatada egin dugu. Koadrilen kalejira, zezenak, buruhandi eta erraldoiak... denetarik izan dugu goizean zehar herri-bazkariaren aurretik. Arratsaldean berriz, tailerrak egingo ditugu, eta festari amaiera emateko, guk egindako buruhandi eta erraldoiak aterako dira berriz ere.

Gainera, gelan apaindutako koadrilen kamixetak jantzita ibili gara.

GORA ZARAGUETAKO FESTA HANDIA!!!! GORA SAN NIKOLASAK!!! AUPA PELLO ETA NIKOLASA!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide