EUSKARAREN EGUNA ZARAGUETAN

Urtero bezala,aurten ere Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu da Orioko Zaragueta ikastetxean. Bertan, Imanol Urbietari gorazarre eginez hiru abesti kantatu dituzte irakasleek zein ikasleek.

Horrez gain, egitasmo bat abian jarri da: HITZON! eta BELARRION!. Hainbat gurasok eta langilek hiru astetan izenburu hori daramaten txapa soinean itsatsirik izango dute. Honek, behin eta berriz euskaraz hitz egitera bultzatu nahi du jendea eta aldi berean ez dakitenak entzule izatera( BELARRION!)

Bukatzeko, egitasmoan izena eman duten hainbat parte-hartzaileekin argazki bat atera dugu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide