Euskarazko liburuen truke azoka, beste behin

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko aza. 23a, 09:14

Euskarazko liburuak berrerabiltzeko asmoarekin, truke azoka jarriko du martxan Zaragueta Herri Eskolak. Gaur liburuak biltzen arituko dira, eguerdian Zaraguetan eta arratsaldean kultur etxean.

Euskararen eguna ospatzeko  Zaragueta Herri Eskolak hainbat ekitaldi burutuko ditu datozen egunetan. Horien artean,  aurreko urteetan bezala, herritarren artean  euskarazko liburuen truke azoka indartu nahian jarraituko du irakurzaletasuna eta liburuen berrerabilpena bultzatzeko asmoz.

Ekimenak bi fase izango ditu:

  • Liburu bilketa:  liburuak jaso eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren, truke azokarako txartela emango da –haur , gazte edo helduen literatura–

           Azaroaren 23 eta 28an  Zaragueta Herri Eskolan  15:45etik 16:30etara
                                              Kultur Etxearen aurrean 17:00etatik 17:45era.

           Bete beharreko baldintzak: euskaraz idatziak izatea eta egoera onean eta osorik egotea.

 

  • Liburu trukea: abenduaren 2an, azoka egunean, txartel bakoitza sailkapen bereko edozein libururengatik trukatu ahal izango da.

           Zaragueta Herri Eskolan  arratsaldeko 15:30etik  16:30etara.
           Kultur Etxearen aurrean 17:00tik 17:45era.

Oriotar guztiak gonbidatuta zaudete ekimen eder honetan parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide