Eguraldi ona aprobetxatuz, Haur Hezkuntzako haurrak herriko liburutegira bixitatxo bat egin zuten ostegun goizean. Liburutegian ipuinekin abentura desberdinak bizi ondoren, ostegunetako Azokan garaiko fruta eta barazkiak ikusteko aukera izan zuten. Eta hamaiketakoa egin, eta parkean jolasean ibili aurretik, Goiko-kaletik ibilalditxo bat egin, eta Pilliku plazan Maria Maestrak hainbat oriotarrei irakatsitako "bertso txiki bat" bertsoa abestu zuten.