Zaraguetako ikasleak bide heziketan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta herri eskola

Zaragueta Herri eskolako lehen hezkuntzako ikasleek bide heziketa inguruko jardunaldiak izan dituzte.

Zaragueta Herri Eskola 3. mailatik 6. maila bitartean ikasleek, bide heziketa ikastaroa jasotzeko aukera ezin hobea izan dute egun hauetan. Bertan, oinez eta bizikletaz ibiltzeko modu egokiak zeintzuk diren ikusteko, gogorarazteko eta ikasteko beta hartu dute. 2 saio teoriko eskaini dizkie udatzaingoak eta gelan ikasitako guzti hori, kalean praktikan jartzeko aukera ere izan dute. Pozik eta gustura jardun dira ikasleak. Ea esparientzi hau hurrengo urtean ere errepikatzeko aukera izaten dugun.

Eskerrik asko udalari eta baita udaltzaingoari ere!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide