Joan den ostiralean, hiru eskolen arteko topaketa eguna izan genuen. Aurten, gurean elkartu gara, egun osoko jaialdi ederra eginez. Goizean, ikasleen emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuean, kantu, bertso eta dantzekin. Arratsaldean, eguraldi ederra lagun, hondartzara hurbildu ginen areazko gaztelu eta irudiak egitera. A ze nolako artistak diren gure gaztetxoak!
Primerako eguna izan zen haur eta irakasleontzat. Eskerrik asko Aia eta Getaria! Hurrengo urtean Aian ikusiko dugu elkar!!