Zaragueta Sortzen Elkartearen festan

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko mai. 23a, 16:35

Eskolaharria festa ospatu zen atzo Hernanin, Euskal Eskola Publiko berria SORTZEN elkartearen 25 urteak ospatzeko.

Ospakizunetan tailer ezberdinak antolatu ziren, eta horietako bat Orioko Curriculumarena izan zen. Bertan, "Orioko Curriculuma Sortzen" taldetik Ruben Iglesiasek Orioko Curriculumak egindako ibilbidea azaldu zuen.  Ainhoa Zumeta irakasleak, eta Lur Iglesias ikasleak,berriz, Zaraguetan aurten egin dugun aplikazioaren nondik norakoak kontatu zituzten.

Teorian dagoena aplikatzea da Orioko Curriculumari egin diezaiokegun aitortzarik onena. Eta horretan, Zaraguetan ba dugu zer kontatua!!!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide