Urtero bezala, aurte ere bizikleta astea antolatu du IPI Zaragueta eskolak. proiektu honekin, ikasleei eskolara egunero baraien kabuz, bizikletaz, etortzeko erraztasunak emateaz gain, beste hainbat helburu ere lortu nahi dira:
- Kutsadura murriztu auto gutxiago erabiliz
- Ariketa fisiko gehiago egin, bizimodu sedentarioari aurre eginez.
- Mugikortasun jasangarriaren alde apustu egin
- Eskola agenda21en bitartez udalari eskatutatko bidegorria erabili eta horrela gure konpromezua bete.
- Guraso-ikasle-irakasle harreman sarea indartu
- Ikasleen autonomia landu.
- Ikasleen arteko harreman aukerak zabaldu.
- Euskara etxean ez duten ikasleek, etxetik eskolara bidean euskaraz jardutea
Horretarako guraso eta irakasle talde bat antolatu da ikasleei eskolako bidean lagunduko diena.
Egitasmoari amaiera emateko, larunbat gozean, guraso, ikasle eta irakasleek bizikleta martxa egingo dugu Orioko inguruetan, hamaiketako eder batekin amaituz.