Eskola kirolariak

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko api. 29a, 13:25

Zaraguetako eskola kirolakori gaztetxoak gustora daude

Maiatza badator eta eskola kirolako saioak bukatzear daude. Zenbat entrenamendu, zenbat partidu, zenbat izerdi. Poza ematen badu ere larunbat goizetan gure gaztetxoak jokoan ikusteak bukaerako semifinal eta finalen garaia iritsi da. Zaragueta eskolako, LH 3.zikloko, gure neskak finalera iritsi dira. Finala bihar, larunbata, Aritzbatalden 12etan jokatuko dute. Aldez aurretik zorionak neskak!

Bestalde, 6.mailako mutilak gaur semifinala jokatuko dute. Zorionak zuei ere!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide