HAUR HEZKUNTZA EKINTZAZ-EKINTZA

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko api. 25a, 15:12

Azken egunetan ekintza ugari izan ditugu haur hezkuntzako ikasleok. Alde batetik, ostiral goizean eskolako Lehen Hezkuntza eta DBko ikasleek ipuinak kontatu zizkiguten liburuen eguna ospatzeko. Arratsaldean berriz, argazkian ikusten den bezala, gurasoak etorri ziren eskolara azken hilabeteetan ikasi ditugun jolasen bidez ondo pasatzera. Eta bukatzeko, gaur goizean Enkarni Genua izan da gure eskolan Erreka Mari txotxongilo ikuskizuna eskeintzen. Nolako une dibertigarri eta aberatsak bizitzen ari garen!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide