Maiatzaren 14ko Orioko festa handirako gutxi falta dela eta, Zaragueta Herri eskolako haur hezkuntzako haurrak egun berezi horretako istorio, kontu eta gertaeretan murgiltzen hasi gara.
Horregatik gaurko eguraldi ona aprobetxatu eta Kultur-Etxe atzeko plazara hubildu gara bertako irudi ederretaz gozatzera.Horrela, gelan kontatu digutena irudietan ikusteko aukera izan dugu.
Bertan geundela, balearen bertsoak abestu ditugu musikako irakaslearen kitarra eta aho-soinua lagun genituela.