XABIER LIZASO ZARAGUETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zaragueta Herri Eskola 2016ko mar. 11a, 11:44

Beti ilusioz bizi dugun bixita izan genuen asteazken goizean Zaraguetan: Xabier Lizaso piano-jolearena. Xabierrek egin ohi duen bezala musika eta jolasak uztartu zituen eskainitako saioan. Saio dibertigarria izan zen, eta haurrek eta irakasleok oso ondo pasa genuen. Xabierrek Hamelingo txistularia izango balitz bezala haurren arreta eta interesa bereganatu zituen. Eskerrik asko Xabier, eta hurrengo arte!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide