Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakume Langilearen Nazioarteko eguna

Emakume langilearen nazio arteko eguna izango da martxoaren 8a. IPI Zaragueta Eskolan urtero bezala ekintza desberdinak burutuko ditugu. Bihar 10:15ak aldera plazan ekintza bat egingo dugu.

Aurten Orioko Curriculumean murgilduta gabiltzanez, ez dugu ahaztu nahi izan herrian emakumeek egin duten eta egiten ari diren lana. Zenbati sektoreetarako oso garrantzitsua izan da beraien lana; arrantzurako, baserri mundurako eta nola ez, komertzioarako. Hori dela eta, herrian benetan ezagunak diren hainbat emakume omendu nahi izan ditugu: Roxi Lazkano, Idoia Etxeberria, Dibina, Herrio nautr taldea, postariak eta arrandegiko langileak. Horretarako herriko plazan horma-irudi bana jarriko diegu beren argazki eta bertso banarekin. Ekintza honeki ez ditugu emakume hauek soilik omendu nahi, herriko emakume guztiak zaituztegu gogoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide