Desfibriladorea, begi bistan daukagun ezezagun hori

Begi bistan, geroz eta toki gehiagotan ikus dezakegu. Zaraguetan ere badugu horrelako bat. Bai, hor dago, badakigu oso lagungarri izan daitekeela egoera larri batean, baina... ba al dakigu noiz eta nolai erabili behar dugun?

Orioko udalak desfibriladorea nola erabili ikusteko ikastaroa antolatu zuen otsailaren 25ean, eta bertan izan ginen Zaraguetako hiru irakasle eta bertako kirol koordinatzailea ere. Egoera larriak identifikatzearekin hasi, bihotz biriketako suspertzeekin jarraitu eta desfibriladorea martxan jartzearekin amaitu genuen jarduna.

Eskolako pasiloan dugun desfibriladorea beste begi batzuekin ikusten dugu orain, errespetu handiz

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide